Hasiera / Argitalpeank / Dilema de Cooperativismo en la Era de la Globalización

Argitalpenak

Socio de duración determinada

Precio: 10 €

Portada del libro Socio de duración determinada

Merkatuen global izazioa ren ondorioz sortutako enpresen arteko lehia beharrak lan merkatuaren hedatu eta garatzea ekarri du. Honek, berriz, aldi baterako kontratuak nabarmen gehitzea.

Kooperatibak ez dira bazterrean geratu mugimendu horretan. 1992-93 urteetan gertatutako krisiaren osteko berpizte garaian gorakada izugarria izan zuen kooperatibetan aldi baterako kontratazioak. Orain arte, kooperatibek inoren konturako aldi baterako lan kontratuetan aurkitu clute beharrezko malgutasuna.

Iraupen jakineko bazkide" figura, "bazkide tenporal izenarekin ezagutzen dena, berria da era batean. Euskal zuzenbidean eta estatutuko zuzenbidean jasoa, 4/1993 Euskadiko Kooperatiben Legeak onartu zuen lehenengo aldiz, eta ondoren estatu mailan beste autonomia erkidego batzuetako erreferentzia izan da.

Azken urteetan erregimen kooperatiboan lotura sozietarioak bultzatu nahian egin den ahaleginak, bai behin betiko loturak eta bai behin-behinekoak, egin arren, aldi baterako lan loturak beren indarra izaten jarraitu clute. Alde horretatik ahalegin berezia egin beharko da, kooperatiben erregimenetik bereizten den figura baten ordez enpresaren barne partaide guztien homogeneitatea gorcleko duen eta ideologikoki koherentzia bat gorcleko duen figura bat jarri, bateratzeko eta uztartzeko.

Behar batzük asetzeko premíak eraginda sortutako bazkidetza mota da iraupen jakineko bazkidearena. Momentuko balclíntzek aldi baterakotasuna galdatzen clutelako zenbait egoeratan eta beste bide batzuetatík marko juridiko zein praktikoa nahiko itxia delako, kooperatiben beharrak ase eta aldi berean bertako kide guztien homogeneitate juridikoa lortzeko sortutako figura da hain zuzen ere.

Kooperatiben baitatik sortutakoa da iraupen jakineko bazkidea eta "ekainaren 29ko 112000 Legeak" zenbait aldaketa egin berri dizkio. Eraentza berrí horrek figura landuago bat eta nolabait arautuago bat eskaintzen digu. Zenbait muga ezartzeak figura hobeto erabiltzea bermatzea du helburu. 4/1993 Euskadiko Kooperatiben Legeak iraupen jakineko bazk¡cleentzako ezarritako kopurua handitu eta bide batez ínoren konturako langileentzat finkatutako gehiengo kopurua murrizten du.

Enpresa bezala bere garapenerako ezinbestekoa duen eta kooperatiba eraberritzeko izaera sozietarioa duen figura da. Kooperatibak, berea duen eta bere erregimena aplikagarri zaion figura sortu du, kooperatibaren beharrei irtenbidea aurkitzeko lan kontratuetara jo beharrean bazkide erecluak erabili ahal izateko. Interes berezía azaldu da kooperatibetan aldi baterako inoren konturako langileen balclintzak hobetzeko, figura berri honen sorrerarekin. Eredu honekin, langilea kooperatibaren filosofian barneratzen da eta, ondorioz, bai kooperatibak bazkidearekiko eta bai alderantziz, inplikazio maila altuagoa lortzen da.

Gainera bazkideak, nahiz eta iraupen jakinekoa izan, eskubide eta betebehar sozietarioak bereganatzen ditu. Legez, bazkide hauen eskubíde eta betebeharrak gainontzeko bazkideenen parekoak izan behar clutela zehazten bada ere, bada aukera Estatutuetan hainbat berezitasun jasotzeko.

1/2000 Legeak iraupen jakineko bazkide figura aldatu egiten du; bertan, zehazki arautzen ditu figura honentzako epemuga edo portzentaje bezalako irizpideak. Portzentaje zabalagoak finkatzeak aldi baterako inoren konturako langile kopurua murrizteko aukera ematen du.

Zerrenclatutako ezaugarri hauek izan daitezke, beste batzuen artean, izaera mugatuko bazkide figura erabiltzeko arrazoiak. Azken finean, langilearen eta kooperatibaren arteko erlazio sozio-laborala aberasten du, gainontzeko lan harremanen aldean.

 

  < volver