Hasiera / Argitalpeank / Dilema de Cooperativismo en la Era de la Globalización

Argitalpenak

Kooperatibentzako gidaliburu juridikoa

Precio: 20 €)

Portada del libro Kooperatibentzako gidaliburu juridikoa

Oinarrizko Lege Gida honekin, Kooperatiben eremu orokorretan segurtasun juridikoa maximizatzeaz gain, oinarrizko dokumentu bat eman nahi zaie Kooperatibei barne-autoebaluazioa egin dezaten eta enpresa-ikuspegitik zuzenketa edo hobekuntza eskatzen duten alderdi edo egoera orokorrak detekta ditzaten, edo, hala balegokio, planteamendu berriei ateak irekitzeko.

Gainera, Oinarrizko Lege Gida honen helburuetako bat zera da: Kooperatiben ohiko bizitzan gertatzen diren egoeretan nahitaez kontuan izan beharreko gai eta alderdi guztiak balioetsi ahal izateko beraiei tresna bat eskaintzea. Oinarrizko Lege Gida hau hainbat ataletan dago banatuta, Kooperatiben jarduera gorabehera beraietan guztietan duten enpresa-garrantziagatik hautatuak; honako hauek, alegia:

1. Sozietate-gaiak
2. Zerga-gaiak
3. Lan-gaiak
4. Laneko Arriskuen Prebentzioa
5. Ingurumen-gaiak
6. Merkataritza-gaiak

Azken batean, Oinarrizko Lege Gida honek, ikuspegi juridikotik Kooperatibetan sor daitezkeen egoerak balioesteko elementuak emateaz gain, autoebaluazioa egiteko aukera emango dien tresna izan nahi du. Nolanahi ere, Oinarrizko Lege Gida honen arabera zuzena ez den egoeraren bat sumatzen bada edozein eremutan, Kooperatibako aholkulari juridikoei kontsulta egitea gomendatzen da.

 

  < volver