Hasiera / Argitalpeank / Dilema de Cooperativismo en la Era de la Globalización

Argitalpenak

Kooperatiba bat eratzeko gidaliburua

Precio: Gratuito - Dohainekoa

Portada del libro Kooperatiba bat eratzeko gidaliburua

Gida labur honen bigarren argitalpen gaurkotu hau nornahirentzat da, baina batez ere, enpresaburu edo ekintzaile-taldeentzat, beren enpresa eraldatu edo berri bat sortu nahi badute, betiere izaera demokratikoa, solidarioa eta parte-hartzailea izango duena. Horiei guztiei Kooperatiba Elkarte bat zer den adierazi nahi zaie: pertsonen sozietate-forma bat, bazkideei lanpostuak sortu eta finkatzeko aukera ematen diena, enpresan hartzen diren erabaki guztietan zuzeneko partaideak izanik.

Dena den, Kooperatiba sortzetik bertatik da enpresa, eta horregatik uste dugu, eratzera iritsi baino lehen, bideragarritasun-proiektu bat egin beharko litzatekeela, hasi nahi den negozioaren egingarritasuna egiaztatzeko.

Kooperatiba Elkartea, sozietate guztiak bezala, berariazko araudi batek eta bere neurriko Estatutu Sozialek arautzen dute, eta hausnarketa egitea komeni da xedapen-gaietan, bere bazkideen autonomiak estaldura duenetan, sustatzaileei ematen zaizkien aukerei buruz.

Kooperatibak tratamendu berezia eta berariazkoa du, bai zerga-arloan eta bai Gizarte Segurantzarenean, bere izaera juridikoaren ondorioz. Tratamendu hori, labur bada ere, Gida honetan azaltzen da eta sustatzaileek ezagutu egin behar dute.

Halaber, egokia iruditzen zaigu azaltzea, behar beste zabaldu eta jakinarazteko, Kooperatibek eta bazkideek eskura ditzaketen laguntzak. Horren haritik, gaur egun eskaintzen direnak jaso dira hemen, espezifikoak kooperatibentzat eta beren bazkideentzat.

Azkenik, hainbat erakunde publiko eta pribaturen helbideak agertzen dira, oso erabilgarri izan daitezkeelakoan Kooperatiba Elkarteak sortzeko interesa duten guztientzat.

Dena den, Gida honen eduki osoa Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioaren web orrialdean aurki daiteke (www.erkide.coop)baita ELKAR-LAN, S. COOP. Kooperatibak Sustatzeko Sozietatearen web gunean ere (www.elkarlan.coop)

 

  < volver