Hasiera / Berriak / EROSKIK HITZARMEN BAT EGIN DU, ETA HAMAR SYMPLY SUPERMERKATU EROSIKO DITU

Berriak

EROSKIK HITZARMEN BAT EGIN DU, ETA HAMAR SYMPLY SUPERMERKATU EROSIKO DITU

2020-03-11

EROSKIk hitzarmen bat egin du Sabeko Banaketarekin, Simply izeneko hamar supermerkatu erosteko Bizkaian. Honako udalerri hauetan daude saltoki horiek: bat Basaurin, bost Bilbon, bat Erandion, bat Galdakaon, bat Getxon eta beste bat Santurtzin; gutxi gorabehera, 8.500 metro koadroko azalera komertziala hartzen dute denak batuta.

EROSKIk beste pauso bat eman du bere presentzia erreferentziazkoa eta garran- tzizkoa den eskualdeetan indartzeko; kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Operazioa gauzatzeko, Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak onartu behar du.
Onartu ondoren, berriz, EROSKIren asmoa da dendak berritzea eta Zurekin eredura egokitzea; hala, elikadura osasungarria eta jasangarria sustatuko ditu, ardatza tokian tokiko produktuetan eta sasoian sasoiko freskoetan ipinita eta arreta pertsonalagoa emanda.

Enplegu guzti- guztiei eutsiko die
EROSKIk eutsi egingo die erositako saltokietako lanpostu guztiei, lehengo lan baldintza beretan.

"Hamar supermerkatu hauek erosita, taldeak hurbilago izango du 2020an 75 denda irekitzeko helburua. Operazio honekin, are gehiago indartuko
dugu Espainia iparraldeko eskualdeetan dugun sarea, hala denda propioak irekita nola frankiziatuak eginda; gainerako eskualdeetan ere hazten jarraituko dugu frankizien sarea lehenez gain zabalduta. Ia 300 profesional batuko dira EROSKIren taldera erronkak eta etorkizuneko lorpenak partekatzeko", azaldu du EROSKIren Sare Komertzialeko zuzendari nagusiak, Rosa Carabelek.

EROSKI, S.COOP