Hasiera / Berriak / DANOBAT S. COOP. ETA SORALUCE S. COOP. KOOPERATIBEK EKIPAMENDUEN BIKI DIGITALAK GARATZEKO I+G PLANARI HELDU DIOTE

Berriak

DANOBAT S. COOP. ETA SORALUCE S. COOP. KOOPERATIBEK EKIPAMENDUEN BIKI DIGITALAK GARATZEKO I+G PLANARI HELDU DIOTE

2020-03-11

Savvy Data Systems partaidetzako enpresarekin batera Danobatgroup taldea osatzen duten Danobat eta Soraluce kooperatibek CDTIren laguntza jaso dute, Movicoms proiektua abian jarri eta garatzeko. Horren bidez, euren makinen biki digitalak sortu nahi dituzte, produktuen diseinuari eta prestaketari lotutako ingeniaritza-prozesuak optimizatzeko.
Ekimena Europako Eureka programaren barruan dago, eta zenbait elementu integratu eta batera testatzeko aukera ematen duten tresna berriak erabiltzeko sortu da. Tresna horiek askotariko esparruak konbinatzen dituzte, hala nola diseinu elektrikoa, mekanika, hidraulika eta pneumatika, edo sistemarekin eragin-trukean diharduen softwarea, makina fisikoaren biki digitala esaten zaion entitate birtual bakarra osatzeko.

Makina-erreminta sistema konplexua da, eta biki digitala sortzea ere bai; izan ere, hainbat moduluren arteko interakzioa behar da makinaren portaera bere horretan erreproduzitzeko. Ekoiztuko dituzten makinen garapen-prozesuetan hobekuntza garrantzitsuak lortzea da Danobaten eta Soraluceren asmoa, biki digitala erabiltzeak ingeniaritzako area ezberdinen arteko interakzio hobea ahalbidetuko baitu.

Era berean, azken erabiltzaileak lehenago hartu ahal izango du parte produktua onartzeko prozesuan. Modu horretan, bezeroaren esperientzia hobetuko da, eta baita kalitatea ere, diseinu-akatsak eta berme-kostuak murriztu egingo baitira. Horren guztiaren ondorioz fidagarritasuna areagotu egingo da eta bezeroen fidelizazio-maila handitu.

Empresa XXI – 2020ko martxoaren 1a