Hasiera / Berriak / EROSKI KOOPERATIBAK 8,7 MILIOI INBERTITU DITU 58 FRANKIZIATAN 2019AN ETA AURTEN BESTE 60 IREKITZEKO ASMOA DU

Berriak

EROSKI KOOPERATIBAK 8,7 MILIOI INBERTITU DITU 58 FRANKIZIATAN 2019AN ETA AURTEN BESTE 60 IREKITZEKO ASMOA DU

2020-03-09

Eroski banaketa-taldeak 58 frankizia inauguratu zituen guztira 2019. urtean, 8,7 milioi euro inbertituta, eta horren ondorioz 346 lanpostu sortu ziren. 2020ko ekitaldian beste 60 zabaltzeko asmoa du.
Honako autonomia-erkidego hauetan egin dituzte inaugurazio gehien: Katalunian (17), Galizian (8) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (7).
Eroskik aurreko urteetako frankizien irekiera-erritmoari eutsi dio. Hala, 300 establezimendu baino gehiago inauguratu ditu azken sei urteotan, eta gaur egun 500 supermerkatu frankiziadun baino gehiago ditu. Horrenbestez, frankizien sareak zabaltzen jarraitzen du, eta datozen urteetan Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante izango ditu helburu.
Eroskiren frankiziadun supermerkatuen sarea % 5 handitu da 2019an, irekiera berriei esker eta bezeroek «zurekin» eredu komertzialari emandako erantzun onak bultzatuta. Taldeak zenbait entseina eskaintzen ditu (Eroski City, Eroski Center eta berriki sortu den Rapid), frankiziadunen eta negozioak kokatuko diren herrien arabera egokitutakoak.

2020ko martxoaren 1etik 15era