Hasiera / Berriak / DANOBAT S. COOP. SENDOTU EGIN DA GOGORREKO DOITASUN-TORNEAKETAREN ARLOAN

Berriak

DANOBAT S. COOP. SENDOTU EGIN DA GOGORREKO DOITASUN-TORNEAKETAREN ARLOAN

2019-10-10

Danobat makina-erreminten eta produkzio-sistemen fabrikatzaileak jakinarazi du Holandako Hembrug Machine Tools enpresa erosi duela. Gogorreko doitasun-torneaketaren arloko liderra da Hembrug.
Hannoverren (Alemania) izandako EMO azokan, hain zuzen Europako makina-erremintaren arloko azoka nagusian, ezagutarazi du Danobatek Holandako enpresa erosteko akordioa.
Hembrugek presentzia handia du Europan, baita sare zabal bat ere Ipar Amerikan eta Asian. 2018an, 14 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen. Danobat, bere aldetik, liderra da artezketarako makina-erreminten fabrikazioan; guztira 130 milioi euroko fakturazioa du urtean. Erosketari esker, Danobaten bezeroek eskaintza hobea izango dute orain, elkarrekin bateragarriak diren bi teknologia aukeran izango baitituzte: artezketa eta gogorreko torneaketa.
Bestalde, Hembrugen bezeroek ere etekina aterako diote Danobaten laguntza teknikoko sare zabalari; dagoeneko Estatu Batuetan trebatutako mantentze-ingeniari bat dute.

Urriaren 1tik-15ra Estrategia Empresarial