Hasiera / Berriak / LABORAL KUTXA S. COOP. ENTITATEAK 76,4 MILIOI EURO IRABAZI DITU 2019. URTEKO LEHEN SEIHILEKOAN

Berriak

LABORAL KUTXA S. COOP. ENTITATEAK 76,4 MILIOI EURO IRABAZI DITU 2019. URTEKO LEHEN SEIHILEKOAN

2019-09-09

LABORAL Kutxaren emaitzak hobetu egin dira, pixka bat, urteko lehen seihilekoan. Epealdi horretan, interes-tasa negatiboak eta kreditua dinamizatzeko lehia izan dira ezaugarri nagusiak. Horiek direla eta, finantza-marjinak handitzeko zailtasunak daude, eta, ondorioz, ohiko banku-negozioaren emaitzak mugatu egiten dira.
Testuinguru zorrotz horretan, LABORAL Kutxak 76,4 milioi euroko mozkin garbiak metatu ditu 2019ko lehen 6 hilabeteetan, iazko epealdi berean baino % 0,9 gehiago. Horrez gain, negozio-bolumen bateratuak 1,373 milioiko hazkundea izan du joan den abenduaren 31tik ekainaren 30era.
Kaudimen- eta likidezia-maila oso nabarmenak ditu entitateak: CET1a (kaudimena) % 18,38koa da eta LTDa (likidezia) % 71,1ekoa. Bestalde, berankortasunak beheraka jarraitzen du, % 4,14an kokatzeraino, sektorearen batez bestekotik oso azpitik —% 5,65ekoa zen maiatzean—.
Interesen marjina 122 milioi eurora heldu da; 2018ko epealdi berean baino % 2,12 txikiagoa izan da, beraz. Errentamenduei buruzko FINA16 kontabilitate-araudi berriak eragin du, hein handian, jaitsiera hori, baita Euriborrak hipoteka-zorroan izan duen bilakaerak ere. Amortizazioen kalkuluari dagozkion 10,8 milioi eta hornidura, narriadura eta zergei dagozkien 2,3 milioi kendu ondoren, emaitza garbi bateratua % 0,9 handitu da 2019. urteko lehen seihilekoan, iazkoaren aldean. Horrek esan nahi du 76,4 milioi euroko irabaziak lortu dituela erakundeak seihilekoan, kooperatibaren gizarte-ekintzarako funtsak zuzkitu aurretik

2019ko irailaren 1etik 15era