Hasiera / Berriak / MAIER S. COOP SOZIETATEAK NIKOLAY IVANOVEN «FLUX VISIONS» PROIEKTUA SARITU DU

Berriak

MAIER S. COOP SOZIETATEAK NIKOLAY IVANOVEN «FLUX VISIONS» PROIEKTUA SARITU DU

2019-07-31

Nikolay Ivanov jatorri hungariarreko arkitekto vienarrak garatutako «Flux Visions» proiektuak eskuratu du Maier automoziorako osagaien taldeko Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren zortzigarren edizioaren lehen saria, «profesionalak» atalean. «Ikasleak» atalean, berriz, Victor Groten donostiarraren «Aura» proiektuak eskuratu du saria, eta materialen «Erakusgaiak» ataleko lehen saria Estatu Batuetako College for Creatives Studies of Detroiteko ikasle talde batentzat izan da.
2025eko ibilgailua diseinatzeko argien erabilerari lotuta egon dira aurkeztutako proiektuak. Estiloa ez ezik, «Colour&Trim» ere hartu da aintzat; hau da, ibilgailua dekoratzeko koloreen, materialen eta testuren diseinua.

2019ko abuztuaren 16-31