Hasiera / Berriak / ORKLI KOOPERATIBA SENDOTU EGIN DA GRUPPO GIORDANO ITALIARRAREN % 45 EROSITA

Berriak

ORKLI KOOPERATIBA SENDOTU EGIN DA GRUPPO GIORDANO ITALIARRAREN % 45 EROSITA

2019-06-18

Orklik merkatuan duen posizioa sendotu du Giordano enpresa italiarraren % 45 erosi ondoren. 2004an sortutako ingeniaritza elektronikoko enpresa da, 160 langile ditu eta 20 milioi inguruko fakturazioa izan zuen 2018an. TU Lankidek argitaratu duenez, enpresaren egoitza nagusia Italiako iparraldean dago (Veronan), eta produkzio-lantegi bat du Errumanian.

Enpresa italiarrak berokuntzako, aireztapeneko eta aire girotuko (HVAC) sistema berritzaileak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta baita etxebizitzetako energia kudeatzeko eta OEM errekuntza-kontroleko sistemak ere, besteak beste.

Orkli Gruppo Giordanoren kapitalean sartuta, bi enpresek proiektu handiagoei eta garrantzitsuagoei ekin ahal izango diete. Hala, asmo handiko soluzio integratuak eskaini nahi dituzte, Gruppo Giordanok sistema elektronikoetan (Lambda control, lot, predictive maintenance eta abarretan) egingo duen ekarpenarekin.

Estrategia Empresarial 1-15 de junio