Hasiera / Berriak / LABORAL KUTXAK ZIKLOA SENDOTU DU, IRABAZIAK % 10ETIK GORA HANDITUTA

Berriak

LABORAL KUTXAK ZIKLOA SENDOTU DU, IRABAZIAK % 10ETIK GORA HANDITUTA

2019-06-11

Laboral Kutxak 28.961 milioi euroko emaitza lortu du urteko lehenengo hiru hilabeteetan: urtetik urterako irabaziak % 10,8 handitu ditu eta kreditu-kooperatiben arteko gaindikinik handiena erregistratu du.
Laboral Kutxak helarazitako informazioan agertzen denez, interes-marjina % 3,1 handitu eta 58,8 milioi euro eskuratu ditu. Ildo beretik, komisioa garbiek ere egin dute gora, % 0,8, eta 23,8 milioi euro lortu ditu bide horretatik. Aitzitik, marjina gordinak % 9,5 egin du behera eta 85 milioi euro bildu ditu, hiru hilabeteotako abagunea ez delako egokia izan «negoziatzeko helbururik ez duten eta nahitaez arrazoizko balioarekin balioztatu diren finantza-aktiboetarako». Izan ere, horiek ia milioi bat euro egin dute gora, eta, 2018ko lehen hiruhilekoan, 25,9 milioi euro.
2018ko lehenengo hiruhilekoan ez bezala, Laboral Kutxak ez du 2019an zuzkidurarik aurreratu eta, horri esker, partida hori % 84 murriztu da eta soberakina % 10,8 handitu.
Azkenik, bezeroarekiko kreditua % 0,2 handitzea lortu du Laboral Kutxak. Hori horrela, eragiketa berriak mugaeguneratutakoak baino gehiago dira eta, beraz, pentsa daiteke inflexio-puntua egon dela familiekiko eta enpresekiko palanka-efektu alderantzikatuan.
Kreditu-kooperatiba nagusiek % 2,1eko mozketak izan dituzte hiruhilekoko interes-marjinan, eta % 2,2koa marjina gordinean. Emaitza % 15,5 hobetu dute, ordea, Rural kutxek nabarmen egin dutelako gora: Sur kutxak (+% 39,3), Granada kutxak (+% 151,4) eta Casiete kutxak (+% 67,2), besteak beste. Irabazien murrizketarik handienak, berriz, Cajamarrek (–% 6,8), Aragoiko Ruralek (–% 31,3) eta Nafarroako Ruralek (–% 8,9) erregistratu dituzte.
EAEn ere gorako posizioa duen Nafarroako erakundeak interes-marjinaren (+% 6,6) eta marjina gordinaren (+% 4,7) gorakada handiak izan ditu, baina saneamenduen bolumen handiagoak jan du soberakina.

Empresa XXI- EKAINAK