Hasiera / Berriak / DESGAITUEK KUDEATZEN DUTEN BESTE DENDA BAT IREKI DU EROSKI KOOPERATIBAK

Berriak

DESGAITUEK KUDEATZEN DUTEN BESTE DENDA BAT IREKI DU EROSKI KOOPERATIBAK

2019-05-27

Desgaituak gizarteratzeko eta lanbideratzeko bere proiektua sustatzen jarraitzen du Eroskik, eta hau izan da azken urratsa: beste supermerkatu frankiziatu bat zabaldu du, Eroski City markaren itzalpean, Leóngo Puente Villarente herrian.

Soltra enplegu-zentro bereziarekin batera bultzatu du Eroskik ekimen hori, desgaituak —era askotakoak— lanbideratzen laguntzeko. Tankera horretako bosgarren supermerkatua da dagoeneko kooperatiba horrek inauguratu duen azkena.

2015ean inauguratu zuen Eroskik, Gipuzkoan, erabat desgaituek kudeatzen duten lehenbiziko supermerkatua, Gureak taldearekin elkarlanean. Desgaituentzat lanpostu egonkorrak eta egokituak sortzea eta kudeatzea da talde horren xedea.

Euskal Herrian bertan, horrelako beste bi supermerkatu ere baditu Eroskik, Gasteizen biak ere.
Leóngo supermerkatu berriak 300 metro karratuko salmenta-aretoa du, non marka nagusien, marka propioen eta bertako ekoizleen 3.500 produktu-erreferentzia saltzen baitira. Desgaitasun-maila desberdinetako zortzi langilek kudeatzen dute denda.


Estrategia Empresarial, 2019ko maiatzak 16-31