Hasiera / Berriak / IKERLANEK IRUDI KORPORATIBOA BERRITU ETA LABORATEGIAK INAUGURATU DITU ARRASATEN

Berriak

IKERLANEK IRUDI KORPORATIBOA BERRITU ETA LABORATEGIAK INAUGURATU DITU ARRASATEN

2019-05-09

Ikerlan 2020. urtera begirako plan estrategikoa lantzen ari da, eraldaketa sakona ekarriko diona. Ildo horretan, Mondragon Korporazioko teknologia-zentroak azpiegitura berriak izango ditu, hazkundea bultzatze aldera. Planari jarraikiz, irudi korporatibo berria ere izango du, logotipo berriarekin. Bertako iturrien arabera, «zentroaren nortasun teknologikoaren eta ingurunearekiko lankidetzaren irudikapena da». Gainera, Ikerlanek Arrasateko (Gipuzkoako) egoitzako eraikin nagusia berritu du.
Era berean, azken hilabeteotan, Ikerlanek azpiegitura teknologiko berrienetan inbertitu du eta, besteak beste, zibersegurtasun industrialeko laborategia eta errekuntzako laborategia prestatu ditu.

Bestalde, plantillaren garapen profesionalerako sistema berritzailea aurkeztu du: Garatzen. Zentroak 340 langile baino gehiago ditu, eta horietatik 150 lagun digitalizazioan espezializatutako ikertzaileak dira.

Erakunde mailan, Ikerlanek bat egin du BRTA (Basque Research and Technology Alliance) aliantza berriarekin eta Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroko kide egin da; izan ere, industria-zibersegurtasunaren eremuan eragile garrantzitsua da Ikerlan.
Ikerlanek, halaber, I+G arloa sustatzeko Europako programetan parte hartzen du, espezializazioaren aldeko apustuak finantzatu eta bezeroei lehiatzeko balioa ekarriko dizkieten irtenbideak garatzen laguntzeko helburuarekin. Hala, zentroak parte-hartze nabarmena du Horizon 2020 europar programaren barruko proiektuetan. Ikerkuntza eta berrikuntza sustatu eta finantzatzeko Europar Batasunaren esparru-programa nagusia da. 2020. urtera arte, ikerkuntza sustatuz, programak ekarpenak egingo ditu erronka sozial nagusiei aurre egiteko, Europan industria-lidergoa bultzatzeko eta horren oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzeko.

Estrategia Empresarial. 2019ko apirilaren 16tik 30era