Hasiera / Berriak / EROSKIK BAZKIDE KOOPERATIBISTA BIHURTU DITU 377 BAZKIDE

Berriak

EROSKIK BAZKIDE KOOPERATIBISTA BIHURTU DITU 377 BAZKIDE

2018-06-26

Eroski S. Coop. kooperatiba-sozietateak bazkide kooperatibista bihurtu zituen 377 langile 2017an, haietatik % 77 emakumeak. Bazkide berrien % 95 inguruk saltokietan egiten du lan, gehienek freskoen sailetan. Horietan, “zurekin” eredu komertzialak arreta pertsonalizatuagoaren alde egiten du. Gainerako bazkide berriek Eroski Bidaiaken, plataforma logistikoan eta egitura zentralean dihardute.

Eroskiko zuzendari nagusi Iñigo Eizaguirrek ziurtatu duenez, “oso pozik gaude enplegu kooperatiboa sortzen jarraitzen dugulako, dagozkien eskubide eta betebeharrak dituzten kooperatibistak izatea erabakitzen duten langileak bazkide bihurtuz”.

377 bazkide berriek programa bat burutu dute, enpresa-eredu kooperatiboa eta horren balioak zer diren ikasteko eta kooperatibaren barruan txertatzeko, baita kooperatibaren printzipioekin bat datozen eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ere. Gaur egun, 8.127 lan-bazkide ditu kooperatibak.

2018ko ekainaren 16a-30a.