Hasiera / Berriak / PANEL FIJACIONES S. COOP. KOOPERATIBAK FINKATZE-ELEMENTUETAN ERREFERENTZIA IZATEA LORTU DU KUBAN

Berriak

PANEL FIJACIONES S. COOP. KOOPERATIBAK FINKATZE-ELEMENTUETAN ERREFERENTZIA IZATEA LORTU DU KUBAN

2018-06-22

Panelfisak ehun urteko historia industriala du, horietatik azken 25 urteak kooperatiba gisa. Hain zuzen, 1993an hartutako izen sozial berriak bultzada handia eman zion internazionalizazio- eta dibertsifikazio-prozesuari, torlojugintza estandarretik automobilgintzako finkatze-elementuetarako urratsa emanez.

Helburu horiek oso azkar gauzatu ziren. 1994an, Kuban, Tor-Panel sortu zuten, herrialde hartako Treinta de Noviembre izeneko konpainiarekin aliantza osatu ondoren.
Hurrengo urteetan, kanpora irteteko planak areagotu egin zituen Panefilsak. Europan, Ford, Renault eta Electrolux hartu zituen bezerotzat, eta ISO TS 16849 eta 14001 arauekin homologatu zen. Bestalde, Habanako Quinta Avenidan duen bulegotik, Kuban zuen posizioa sendotu egin zuen.
Milurteko berriak aldaketa estrategiko sakonak ekarri zituen proiektuarentzat. Hala, 2002an, lankidetzako fabrikazioa bertan behera utzi eta Tor-Panelen eginkizun komertziala indartu egin zuen. Aldi berean, Panelfilsak internazionalizazioari eutsi zion Latinoamerikan, hain zuzen ere Argentinan, Kolonbian, Venezuelan, Mexikon, Brasilen eta Txilen ekintza komertzialak gauzatuta.
Jesus Basterra Kubako filialaren lehendakari eta Latinoamerikako merkataritza-zuzendari zela ekin zion Kooperatibak ziklo horri: “Oso urte gogorrak izan ziren, Kubako negozioak herrialdearen likideziari lotuta baitaude. Energiaren Klusterrak eta Kubako Euskal Enpresarien Elkarteak esportazio-eragiketak finantzatzeko sortutako Gececuba konpainiaren bazkide izan ginen. Era berean, Panefilsa Chile sortu genuen, eta, 2007an, kubatarrekin ados jarri ginen Tor-Panelen zuten partaidetza guk eskuratzeko”.

Tor-Panelen etorkizunari dagokionez, borrokan jarraitzeko gogoa dutela dio Basterrak. “24 urte hauetan know-how handia metatu eta konfiantza-giroa sortu dugu. Horri esker, harremanak ditugu Kubako inportatzaile guztiekin, eta erreferentzia bat gara herrialdean”, erantsi du.

EMPRESA XXI-EKAINAREN 15A