Hasiera / Berriak / EROSKI KOOPERATIBA IRABAZIETARA ITZULI DA, ETA ZORRA MURRIZTEKO ERRITMOA BIRNEGOZIATZEN ARI DA BANKUEKIN

Berriak

EROSKI KOOPERATIBA IRABAZIETARA ITZULI DA, ETA ZORRA MURRIZTEKO ERRITMOA BIRNEGOZIATZEN ARI DA BANKUEKIN

2018-06-12

Tunelaren bukaeran argia ikusten hasi da Eroski S. Coop. kooperatiba-sozietatea. Zenbait urtetan galerak izan ondoren, joan den urtarrilaren 31n itxitako 2017ko ekitaldian 33,2 milioi euroko zerga ondorengo irabaziak izan ditu. Iazko emaitzekin alderatuta 56 milioi euro gehiago dira eta, horrenbestez, kooperatibak eraldaketa sendotu egin du, irabazien ildora igarota.

Fakturazioa egonkorra izan zen, 5.505 milioi eurokoa azalera konparagarrian, eta jarduera arruntaren emaitza 137,4 milioira iritsi zen, eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko proiektuen ondorioz. Logistika-prozesuetan eta ‘zurekin’ eredu komertzialean jarri dira martxan proiektu horiek, belaunaldi berriko dendetan.

2017an, Eroskik 167 milioi euro murriztu zuen finantza-zorra. Azken hiru urteetan 646 milioi eurokoa izan da zorraren amortizazioa, finantza-erakundeekiko konpromiso guztiak beteta. Gaur egun, bere palanka-efektu finantzario alderantzikatua adosteko negoziatzen ari da Eroski bankuekin, baliabide-sorreraren eta 2019ko uztailetik aurrerako inbertsio-aurreikuspenen araberako erritmoan gauzatuz joan dadin.

Era berean, Eroskiren eraldaketa-planak aurrera egin du eta dagoeneko belaunaldi berriko 600 denda baino gehiago daude, 31 hipermerkatu eta 570 supermerkatu, taldearen elikagai-salmenten % 65 egiten dutenak; iaz belaunaldi berriko ehunen bat denda jarri ziren abian.

2017ko ekitaldian azpimarragarria izan da, halaber, 61 saltoki berri ireki direla, eta, horrela, sendotu egin dela sare komertzialaren birmoldaketa: 50 supermerkatu berri, bi hipermerkatu Galizian eta Melillan, Forum Sport eta Dooers marka berriko zazpi kirol-denda, gasolina-zerbitzugune bat eta bidaia-agentzia bat. 2017an 106 milioi euri inbertitu ziren guztira, saltoki propioetan eta frankiziadunetan.

Eroskik sei milioi bezero bazkide ditu, eta horiei 260 milioi euroko transferentzia egin zien gero eta pertsonalizatuagoak diren eskaintzen eta sustapenen bidez.

Estragia Empresarial- 2018ko ekainak