Hasiera / Berriak / BERKOA S. COOP. SOZIETATEAK BAT EGIN DU 4.0 INDUSTRIAREKIN

Berriak

BERKOA S. COOP. SOZIETATEAK BAT EGIN DU 4.0 INDUSTRIAREKIN

2018-05-30

Industriarekin, “SENSOMAQ” proiektuari esker. Proiektuaren bidez, marruskadura birakariaren bidezko soldadura-prozesua sentsore aurreratuez hornituko du, prozesua kontrolatzeko sistema adimenduna eta kalitatea denbora errealean kontrolatzeko sistema ezartzeko. Ekimen horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du Berkoak, “Gipuzkoa Industria 4.0” programaren bidez.

IK4-Lortek teknologia-zentroa kontratatu du Berkoak, proiektua gauzatzeko. Zentro horretan, soldadura-parametroak eskuratu, monitorizatu eta kontrolatzeko gai izango den kontagailua garatuko da, 4.0 Industriaren berezko tresnak erabiliz.
Berkoatik adierazi dutenez, datuak eskuratu, biltegiratu eta sinkronizatzea eta datuen azterketa aurreratua dira proiektuaren alderdi berritzaileetako batzuk. Izan ere, Machine Learning tekniken, eta baita Deep Learning tekniken bidez ere, prozesuari buruzko jakintza-base bat sortzea dago aurreikusita, denbora errealeko erabakiak hartzen laguntzeko.
Marruskadura bidezko soldaduraren parametro kritikoen denbora errealeko kontrola eta monitorizazioa ere nabarmentzen da. Hutsegiteak eta anomaliak denbora errealean antzematean oinarritzen da, eta, horretarako, sortutako jakintza-basea, eskuratutako informazioa makinaren egungo bistaratze-sisteman integratzea eta kalitate-kontrola erabiltzen dira.
Prozesuaren kontrol-sistema berria garatuta, marruskadura bidezko soldadura-makina teknologikoki aurreratuen salmenta handitzea espero du kooperatibak, eta, horrela, handitu egingo ditu 2016an lortutako 2,05 milioi euroko salmentak.

EMPRESA XXI