Hasiera / Berriak / FAGOR AUTOMATION SOZIETATE KOOPERATIBOAK AUTOMATIZAZIO ETA KONTROL SISTEMEN BALIO ERANTSIA HANDITZEAREN ALDE EGITEN DU

Berriak

FAGOR AUTOMATION SOZIETATE KOOPERATIBOAK AUTOMATIZAZIO ETA KONTROL SISTEMEN BALIO ERANTSIA HANDITZEAREN ALDE EGITEN DU

2017-10-24

Hurrengo hiru urteetan, Fagor Automation sozietateak Motion Control-eko sistemei balio erantsi handiagoa ematearen alde egingo du. Horretarako, Europako Horizon 2020 programako I-MECH proiektuan hartuko du parte, ECSEL topikoaren baitan. Motion Controleko sistema aurreratuen beste erreferentzia-plataforma bat zehaztea da helburua.

Plataforma hori hainbat aplikaziotan erabili ahal izango da.
Aotek konpainiako I+G unitatekoek azaltzen dutenez, ikerketa-proiektuen azken emaitzak industria-produktuetan erabiltzea da kontua, eta horrek esan nahi du kontrol-plataforma eskalagarria eta malgua izango dela. Horri esker, Fagor Automationek konplexutasun handia eta oso baldintza zorrotzak dituzten aplikazioei heldu ahal izango die, doitze-fasearen iraupen eta kostu optimizatuekin.
I-MECH proiektuan, 31 partnerrek zenbait bloke funtzional garatuko dituzte. Horri esker, mugimendua kontrolatzeko abangoardiako plataforma bat eskainiko du proiektu horrek, posizionamendu-abiadura, doitasuna, konektibitatea, birkonfigurazio erraza eta trazabilitatea funtsezkoak dituzten aplikazio ez-estandarretarako. Balio erantsi hori honako hauetan egiaztatuko da: pieza handien abiadura handiko CNC mekanizazioan, fabrikazio gehigarrian, erdieroaleen produkzioan, abiadura handiko enbalajean eta aplikazio medikoetarako robotikan. FAGOR Aotekek kontrol-plataforma espezifiko baten garapenean hartzen du parte, multi-core prozesadoreak erabiliz, baita osagai mekanikoen bibrazioen kontrolean eta kontrol sendoko algoritmoetan ere. Gainera, I-MECH plataformarentzat garatutako SW osagaiak baliozkotzeko zeregina zuzentzen du.

Europako ekimenean, aplikazio medikoetarako robotikako proiektu pilotuan parte hartuko du. Proiektuaren bigarren erdialdean gauzatuko da. Aotekekoek aurreratu dutenez, kontrol-sistema bat garatuko da inertzia aldakorreko eta malgutasun handiko robot batean erabiltzeko, robot hori abiadura handian mugitzen diren piezak harrapatzeko gai izan dadin. Horretarako, robot horretan, bibrazioak kontrolatzeko eta errepikapenen bidez ikasteko moduluak erabiliko dira.

Empresa XXI – Urriaren 15a