Hasiera / Berriak / FAGOR EDERLAN KOOPERATIBAK FORD ENPRESAREN GORAIPAMENA JASO DU HORNITZAILE GISA

Berriak

FAGOR EDERLAN KOOPERATIBAK FORD ENPRESAREN GORAIPAMENA JASO DU HORNITZAILE GISA

2018-06-13

Ford Motor Companyk Fagor Ederlan goraipatu du hornitzaile nabarmenen artean, Bikaintasunaren Munduko Sarien hogeigarren edizioan, Dearborn-en (Michigan, AEB). Hainbat herrialdetako milaka hornitzaileren artean nazioarteko 88 enpresa bakarrik izan dira finalista ekitaldi horretan.

Joe Hinrichs lehendakariorde exekutibo eta Eragiketa Globalen lehendakariak eta Hau Thai-Tang Produktu Garapeneko eta Erosketetako lehendakariorde exekutiboak eman zioten bikaintasunaren SAFE munduko saria (segurtasun-produktuen kategoriari dagokiona) Fagor Ederlani. Thai-Tangek adierazi zuenez, “Bikaintasunaren Munduko Sariekin, Fordek munduan dituen hornitzaile onenen aparteko lorpenak saritzen ditugu”. Munduko mugikortasun-enpresa ospetsuena bilakatzeko ahaleginean, Forden arrakastaren gakoa Fagor Ederlan eta ildo bereko hornitzaileak direla azpimarratu zuen.

Fagor Ederlan Group liderra da ibilgailuen fabrikatzaile eta osagaien Tier 1 nagusiak automobilgintzako txasisez eta “power-train”ez hornitzen, eta produktu-lerro guztietarako soluzioak eskaintzen ditu.

Estrategia Empresarial. Ekainak 1-15