Hasiera / Berriak / COPRECI KOOPERATIBAK GORAKA DOAZEN MERKATUEN POTENTZIALA BALIATZEN DU TURKIAN

Berriak

COPRECI KOOPERATIBAK GORAKA DOAZEN MERKATUEN POTENTZIALA BALIATZEN DU TURKIAN

2018-05-30

Copreci S.Coop. kooperatibak 2014an aurreikusi zituen garatzeko bidean dauden merkatu berriek etorkizunean eskainiko zituzten aukerak. Aurreikuspen hori nazioartekotzearen eremuan egindako lan gogorraren emaitza izan zen, arlo horretan euskal enpresen artean aitzindari izan baita. Eta asmatu zuen, duela hamalau urte Turkian kokatu zenetik hango produkzio-lantegia urtez urte haziz joan da. Gaur egun 2.000 metro koadroko instalazioak ditu, 100 langiletik gora eta gas-sukaldeetarako 10 milioi inguru osagai ekoizten ditu, balbulak, hain zuzen. Azpiegitura horri esker, ekitaldi honetan 31 milioiko salmentak izatera iritsiko da, aurtengo gestio-planaren arabera.

Copreci Turkeyko gerente Andoni Pagonabarragak azaldu duenez, lantegiaren kokapena “estrategikoa” da, “Turkia gune garrantzitsu bilakatu baita linea zuriaren sektorerako”. Copreciren lantegia Gebze herrian kokatuta dago, Kocaeli probintzian. Bertatik tokiko merkatua eta Ekialde Hurbilekoa eta Afrika Iparraldekoa hornitzen ditu, “aurreikuspenen arabera hazkunde handiko lekuak; Egipto eta Iran dira zonaldeko erreferenteak”.
Pagonabarragaren iritziz, tokiko bezeroek nabaritzen duten hurbiltasuna da Turkian kokatu izanaren abantaila nagusietako bat. Hurbiltasun fisikoak zerbitzu arina eta eraginkorra dakar, eta, gainera, kultura eta hizkuntza bereko solaskideak izanik, “haien kezkak ulertzen ditugu eta haien nahiei arrakastaz erantzuteko aukera gehiago dugu. Horri guztiari know-how arloko lidergoa, kalitate-estandar handiak eta industria-operatiba aurreratua gehitzen badizkiogu, lider eta erreferentziazko marka gara Turkiako merkatuan”.

Dena den, kanpoko kokatze guztiek dituzten arriskuak ez direla gutxietsi behar ohartarazi du gerenteak.

Empresa XXI