Hasiera / Berriak / ULMA PACKAGING KOOPERATIBA-SOZIETATEAK BOST MILIOI EURO INBERTITU DU OÑATIKO EKOIZPEN-INSTALAZIO BERRIAN

Berriak

ULMA PACKAGING KOOPERATIBA-SOZIETATEAK BOST MILIOI EURO INBERTITU DU OÑATIKO EKOIZPEN-INSTALAZIO BERRIAN

2018-02-13

Ulma euskal industria-talde kooperatiboak bost milioi euro inbertitu du, Gipuzkoako Oñati udalerrian bere packaging negoziorako ekoizpen-instalazio berria eraikitzeko. Enpresaren instalazio berri hori Ulma Packagingek azkeneko urteetan bizi izan duen hazkunde azkarraren ondorio da; horrela, lanpostu ugari sortu dira, enpresaren jarduerarekin zuzenean lotuta zein inguruko hornitzaileen enpresetan zeharka sortuta. Termozigilatze-jarduerara bideratuta dago instalazio hori, eta bi solairutan banatutako 5.000 metro koadroko azalera dauka; horietatik 4.000 metro koadro ekoizpen-arlora bideratuta daude eta, gainerakoak, bulego-erabilerara.

Gaur egun, urteko 400 makina baino gehiagoko ekoizpen-ahalmena du instalazioak eta, beharrezkoa izanez gero, handitu ahal izango litzateke instalazioa, 4.000 metro koadro gehiago. Antolaerari dagokionez, lean deritzon kudeaketa-eredua ezarri da; eredu horrek aukera ematen du epe laburretan eta baliabide-eraginkortasun handiarekin ekoizteko termozigilatze-gailuak. “

Estrategia Empresarial- 1-15 de febrero de 218