Hasiera / Berriak / FAGOR ARRASATE S. COOP. KOOPERATIBA-SOZIETATEAK PLANTA BERRIA ZABALDU DU MEXIKON, BERTAKO MERKATUARI ERANTZUTEKO

Berriak

FAGOR ARRASATE S. COOP. KOOPERATIBA-SOZIETATEAK PLANTA BERRIA ZABALDU DU MEXIKON, BERTAKO MERKATUARI ERANTZUTEKO

2018-01-11

Fagor Arrasatek punta-puntako teknologia duten instalazio berriak zabaldu ditu Querétaron (Mexikon), bertako bezeroengana hurbildu eta Mexikoko zein NAFTAko (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituneko) merkatuan duen presentzia sendotzeko, hango eskabide-zorroa etengabe ari baita handitzen. Eraikin modernoak 550 metro koadroko azalera eta bulegoak zein garabiz hornitutako muntatze-planta ditu. Horri esker, zerbitzu hobea eskaini ahal izango die bezeroei, besteak beste, VW, CIE Automotive, Gestamp, Metalsa eta Mabe konpainiei.

2018ko urtarrilaren 1a