Hasiera / Berriak / 2018TIK 2020RA BITARTEAN, COPRECI KOOPERATIBA SOZIETATEAK DIBERTSIFIKATZEAREN ETA ARETXABALETAKO INSTALAZIOAK HANDITZEAREN ALDE EGINGO DU

Berriak

2018TIK 2020RA BITARTEAN, COPRECI KOOPERATIBA SOZIETATEAK DIBERTSIFIKATZEAREN ETA ARETXABALETAKO INSTALAZIOAK HANDITZEAREN ALDE EGINGO DU

2018-01-05

Imanol Oleaga Copreciko zuzendari nagusi berriak aurreikusten du kooperatibaren industria-proiekzioak bere horretan jarraituko duela 2018-2020 hirurtekoan. Hona hemen aurreikuspen horretarako arrazoiak: linea zuriko osagaien merkatua finkatzea; kooperatibak Estatu Batuetan, Txinan, Europan eta beste leku batzuetan bezeroak erakartzea; eta I+G+B departamentuak sortu dituen edo garapen-fasean dituen produktu-familia berriak.
Gainera, kooperatibak motor berriak sortu ditu, bere gaitasunak potentzia- eta kontrol-elektronikan dituen trebetasunekin uztartuz, eta horrek hasitako berrikuntza-prozesuak beste sektore batzuetara dibertsifikatzeko aukera emango diola uste du.
BLDC teknologiako motorrak dira errealitate berri horren erakusgarri. Oinarri sinkronoko motorrenak baino prestazio hobeak eta erabilera gehiago dituzte. Motor berri horien zenbait familia industrializatzen hasi da BSHrentzat, sektoreko liderrarentzat, alegia.
Halaber, Europako indukzio-dibisioaren aurreikuspenek aditzera ematen dute modulu eta osagaien fabrikazio-negozioa nabarmen haziko dela. Teknologia hori Europan nagusitzen ari da. Beraz, aurreikusten da konpainia handiek, merkatuaren % 70 kontrolatu eta lan horiek barne-mailan egiten dituztenek, erosketen zati bat azpikontratatzeko prozesu bati hasiera emango diotela.
Imanol Oleagak nabarmentzen duenez, inbertsio-plan bat bideratuko da Copreciren manufaktura-egitura egokitzeko. 50 milioi inguruko inbertsioa egingo da 2018-2020 hirurtekoan, eta haren % 70 Aretxabaletako instalazioak hobetzeko erabiliko da.

EMPRESA XXI – Abenduaren 15a