Hasiera / Berriak / IRIZAR SOZIETATE KOOPERATIBOAK URTEKO AUTOBUSIK ONENAREN SARIA JASO DU EUROPAN, IRIZAR i8 BERRIAREKIN

Berriak

IRIZAR SOZIETATE KOOPERATIBOAK URTEKO AUTOBUSIK ONENAREN SARIA JASO DU EUROPAN, IRIZAR i8 BERRIAREKIN

2017-11-10

Irizarrek 2018ko Europako Autobusik Onenaren saria jaso du, lehenengoz, sektoreko aldizkarietako Europako 22 herrialdetako kazetariekin osaturiko epaimahai baten aldetik.
i8 berriak saria irabazi du Euro Coach-aren balaztatze- eta azeleratze-entseguetan eta errepide irekiko gidatze-probetan, autobide eta bigarren mailako errepideez osaturiko 30 km-ko ibilbide batean, izandako errendimenduagatik eta portaeragatik. Aurkeztutako ibilgailua hiru ardatzeko eta 14 metroko bertsio bat zen, eta 12 m eta bi ardatzeko beste hiru ibilgailu arinagorekin jardun zuen lehian. Irizar i8 Kortrikj hirian (Belgikan) egindako Busworld 2017 nazioarteko azokan aurkeztu da.

Gainera, autobus integralen eta hibridoen belaunaldi berria ere aurkeztu du Irizarrek, i6S eta i4h ereduak, hain zuzen.
Irizar ie busa (12 metroko hiri-autobusa) eta Irizar ie trama (18 metrotako tranbia-bertsiorako autobus artikulatua) ere izan dira ikusgai erakusketan, biak % 100 elektrikoak eta isurpenik gabeak, baita munduan lehen aldiz aurkeztutako karga porpantografoko sistema ere. Duela gutxi, Samar Taldeak bere flota berritu du, 15 eta 13 metroko i6 ereduko 8 autobusekin.

Empresa XXI - 2017KO AZAROAREN 1A