Hasiera / Berriak / LANA KOOPERATIBA ELKARTEAK HEDATZEARI EKIN DIO TXEKIAKO LANTEGIAREN ARRAKASTAREN ONDOTIK

Berriak

LANA KOOPERATIBA ELKARTEAK HEDATZEARI EKIN DIO TXEKIAKO LANTEGIAREN ARRAKASTAREN ONDOTIK

2017-10-11

Mondragon Korporazioko Lana kooperatibak egurretik eratorritako produktuak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, eraikuntzaren sektorerako, eta merkatuen dibertsifikazioa izan zen haren nazioartekotzearen abiapuntua.Helburu horrekin, Alemania eta beste aukera batzuk aztertu ostean, Txekiar Errepublikan lantegi berria egitea erabaki zuten 2005. urtearen hasieran. Kokaleku hori aukeratzeko arrazoi nagusia lehengaiaren eta helburu zuten merkatuaren hurbiltasuna izan zen. Lehengaia, ia guztia, Alemania, Austria eta Txekiar Errepublikatik ekartzen zuten, eta produktuak estatu horiei saltzea zen helburua. Zenbait aukera aztertu ondoren, 2007an Zdirec nad Doubravo herrian kokatzea erabaki zuten, Europako zerrategi handienetako baten aldamenean. Bastidaren arabera, bi lantegiak elkarren ondoan zeudenez, errazago lortu zituzten nazioartekotzearen bi helburuak: lehengaira hurbiltzea eta etorkizuneko bezeroengandik gertu egotea.

Lanaren Txekiako lantegiak 12.000 m2-ko azalera du, eta abian diren lerroen beharren araberako layouta, Oñatiko fabrikazio-egoitzan metatutako esperientziarekin finkatutakoa. Lantegia diseinatzeko orduan, etorkizuneko proiektuentzako lekua utzi zuten, eta dagoeneko ekin diete horiei ere.

Alemanian, Austrian, Suitzan, Italian eta Polonian erreferentziazkoa izatea lortu ondoren, Lana mundu osora begira jarri da, eta salmentak zonalde askotara zabaldu ditu, hala nola herrialde arabiarretara, Australiara, Hego Afrikara eta Estatu Batuetara.

EMPREA XXI- URRIAREN 1A