Hasiera / Berriak / "FAGOR INDUSTRIAL, S.COOP.-EK KORE MERKATURATU DU, EGOSKETAKO BELAUNALDI BERRIA"

Berriak

"FAGOR INDUSTRIAL, S.COOP.-EK KORE MERKATURATU DU, EGOSKETAKO BELAUNALDI BERRIA"

2017-10-09

Fagor Industrialek, ostalaritzarako, talde handientzako sukaldaritzarako eta garbitegi sektorerako ekipamendua fabrikatzen liderra den kooperatibak, 900 gama merkaturatu du, KORE egosketa-tresnen belaunaldi berria. Sukalde industrialaren bihotza izan dadin diseinatu dute belaunaldi berria.

KORE egosketa-tresnen belaunaldi berriaren xedea da errendimendu handiko lanerako gunea izatea sukalde industrialetan, emaitza arrakastatsuak lortzeko. Makina fidagarriak eta iraunkorrak dira, sukalde profesional bateko behar zorrotzei erantzuteko gai direnak, lehenengo eguneko kalitateari eta funtzionaltasunari eutsita.

Belaunaldi berriaren apustu garrantzitsuenetako bat erregailuak dira. Fagorrek berak diseinatu ditu eta merkatuan direnen artean potentzia handienetakoa dute; beroa modu uniformean banatu eta hobeto transmititzen dute lapiko eta zartaginetara. Erregailuetarako parrilen diseinu zainduari esker, ontzien egonkortasuna bermatuta dago. Diametro txikiko ontziak ere erabil daitezke, 8 cm-rainokoak, inolako osagarririk gabe.

Irailak 16-30