Hasiera / Berriak / LKS INGENIERIA, KOOP. E.AK ZUBIARTE ZENTROAREN LANEN ZUZENDARITZA HARTU DU BERE GAIN

Berriak

LKS INGENIERIA, KOOP. E.AK ZUBIARTE ZENTROAREN LANEN ZUZENDARITZA HARTU DU BERE GAIN

2007-04-24

LKS Ingenieríak, MCCn sartutako kooperatibak, bere gain hartu du Zubiarte merkataritza-zentroaren obraren zuzendaritza; zentro hori Bilboko Abandoibarran ari dira egiten, Deustuko zubiaren eta Euskalduna Musika eta Biltzar jauregiaren artean, TU Lankide aldizkariak dioenaren arabera. Proiektua Roberto A.M. Stem arkitekto iparramerikarrak diseinatua da eta 25.000 m2-ko eremua izango du lur gainean eta lau solairu: %50 aisialdirako izango da eta goiko solairuan multizineak izango dira. Lur azpian 30.000 m2 izango dira, eta hiru solairuko aparkalekua, 1.000 ibilgailurentzako lekuarekin. Zubiarten sei eraikin izango dira elkartuta, luzernario handi batekin eta barruko eta kanpoko paretak estaliko dituzten 12.000 bistako adreilurekin. Obraren zimenduak eginda daude eta orain egituran ari dira lanean. Proiektua sustatzen duen ING Real Estate delakoak aurreikusten duenez, merkataritza-zentroa 2004ko bigarren seihilekoan izango da operatibo.

2003/06/01