Hasiera / Berriak / EROSKI S. COOP. ETA DIA TALDEEK EUREN ARTEKO ALIANTZA SENDOTU DUTE, ETA LANKIDETZA ARDATZAK ZABALDU

Berriak

EROSKI S. COOP. ETA DIA TALDEEK EUREN ARTEKO ALIANTZA SENDOTU DUTE, ETA LANKIDETZA ARDATZAK ZABALDU

2017-04-11

Eroski eta DIA taldeek proiektu berria abiatzeko asmo-hitzarmena sinatu dute. Hain zuzen, hitzarmenaren bidez, marka propioko produktuak garatuko dituzte, kontsumitzaileari eskainitako kalitate-prezio erlazioa hobetzeko. Hala, bi konpainiak elkarlanean arituko dira, euren marka propioko eskaintzaren lehiakortasuna hobetzeko eta euren jardunean behar dituzten materialak eta hornidurak eskuratzeko. Hitzarmenetik kanpo geratuko dira produktu fresko iraunkorrak, olioa, esnea eta arrautzak.
Bai Eroskik bai DIAk merkataritza-politika zeharo independenteari eutsiko diote euren marka propioetan. Izan ere, efizientzia hobetzea du xede bakar hitzarmenak. Bi konpainiek parez pare garatuko dute proiektua, eta uste dute efizientzia areagotzea lortuko dutela lankidetza honi esker; izan ere, kontsumitzaileari onura ekarriko dion kalitate-prezio erlazio hobea eskaini ahal izango dute. Hitzarmenak jarraipena emango dio bi taldeen arteko lehengo lankidetza-harremanari. Eroski Taldea, bere aliantza-politikaren barruan, Europako zortzi herrialdetan presentzia duen Alidis nazioarteko aliantzako kide da.

Bestalde, Euskal Herriko erlauntzetatik datorren lore-ezti berria merkaturatzen hasi da Eroski, gourmet-produktuentzako SELEQTIA markaren baitan. Ezti horrek, gainera, Eusko Label ziurtagiria ere badu. Eztiko elkarte profesionalean bildutako 20 euskal erlezainen eta Giez-Berri ontziratzeko enpresaren arteko hitzarmenaren emaitza da proiektua.

EMPRESA XXI-APIRILAREN 1TIK 15RA