Hasierara itzuli     Hasierara itzuli   
 

Euskadiko Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioak Zuzendariak Aukeratzeko Federazio Zerbitzua du, Elk@rnet deitua.

Elk@rnet Zerbitzu espezializatu eta kalitatezkoa da, Federazioak Kooperatiba federatu guztiei eskaintzen diena, eta Kooperatibetako zuzendariak aukeratzen espezialista diren teknikarien eskutik; urte asko dira zeregin honetan ari direla, eta beraz eskarmentu handia dute metatua eta egiaztatua.

Gainera, Elk@rnet zerbitzuan zuzendariei buruzko Datu Base zabala aurkitzen da, eta edonork eska dezake hor sartzea unibertsitate-titulazioa baldin badu edo zuzendari-lanetan esperientzia frogatua.

Elk@rnet 2003ko maiatzaz geroztik ari da eskaerak hartzen. Datu-basera ez da norbera zuzenean sartzen, horretarako dagoen pertsonaren bidez baizik: Sara Santana.

posta-e: / Tfno: 945-122050).

Gainera, horrela nahi duten zuzendariek Mondragon Kooperatiba Korporazioaren web orrialdean (www.mondragon-corporation.com) sartu ahal izango dute beren enplegu-eskabidea.



Unibertsitate-titulazioa edo zuzendari-lanetan eskarmentu frogatua duten hautagaien eskaerak izango dira baliozkoak.