español

EDUKIALAN EGITEKO METODOA
 

 

LAN EGITEKO METODOA

SAIOLANen Jarduera Berritzaile Berriak Sustatzeko Eredua oinarritzat hartuta garatuko da prozesua. Eredu hori sustatzaile-talde batek enpresa berri bat sortzeko egitasmoetan erabili daiteke, edo lanean ari diren enpresak garatzeko egitasmoetan.

Maila bakoitzean sartzen diren jarduerak aurkezten ditugu ondoko lerro hauetan:

1. Estrategia

  • Gaztelaniazko DAFO edo ingelesezko SWOT direlakoak (ahuleziak, indarguneak, aukerak eta mehatxuak) aztertzea
  • Teknologiak eta patenteak aztertzea
  • Alternatiba estrategikoak zehaztea (informazioa bilatu eta egituratzea, erabakiak hartzeko)
  • Negozio-aukerak sortu eta zehaztea
  • Aukerak aztertzea
  • Prospekzio-azterketak egitea



2. PMTPren (produktua, merkatua, teknologia, pertsonak) garapena

  • Produktu berriak garatzea
  • Teknologia berriak erabiltzea
  • Merkatu berriak garatzea
  • Pertsonak trebatzea
  • Pertsonak eta taldeak trebatzea
  • Proiektuetan tutoretza egitea
  • I+G+B (ikerkuntza, garapena, berrikuntza) proiektuetarako laguntzaileak zehaztu eta bilatzea
  • Teknologia berriak eta merkatuak izan dezaketen balioa ebaluatzea
  • Prototipoa asmatu eta fabrikatzea
  • Enpresa-sustapenerako erakundeei aurkeztutako proposamenak kudeatu eta gauzatzea
  • Finantziazioa lortzen laguntzea
  • Ustiapenari buruzko bideragarritasun-azterketa egitea

3. Lanean ari diren negozioak optimizatzea (PMTPak merkaturatzen eta hazten laguntzea)

  • Marketing-estrategiak garatu eta optimizatzea
  • Produktu berria merkaturatzea. Merkaturatzeko modua antolatzea
  • Bezero berriak eta merkatu egokia bilatzen laguntzea
  • Nazioartera zabaltzea
 
 




 
 
Reyes de Navarra, 51 bajo 01013 Vitoria- Gasteiz Tel.: 945 122050 Fax:945 253959
Erabilpen baldintzak   Pribatutasun politika